Gizartea -
Sutea
Bi pertsona ospitalera eraman dituzte sukalde batek su hartu ondoren, Bilbon
Sua San Ignazio auzoan piztu da. Zaurituetako batek kea arnastu du eta besteak erredurak egin ditu; ondorioz, ospitalera eraman behar izan dituzte.
Agentziak | EITB Media
Gizon bat eta emakume bat ospitalera eraman behar izan dituzte, Bilboko San Ignazio auzoko Kanaria Uharteen kaleko 35. zenbakian etxe bateko sukaldean sutea piztu ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Sua 20:15ean piztu da, eta suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzeko.
Zaurituetako batek kea arnastu du eta besteak erredurak egin ditu; ondorioz, ospitalera eraman behar izan dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea