Itxi

Gizartea

TRAFIKO ISTRIPUA

Bi pertsona hil eta beste bat larri zauritu dira Ribaforadan izandako trafiko-istripu batean

EITB MEDIA

Zuhaitz baten eta zerbitzugunean aparkatutako kamioi baten kontra talka egin omen du autoak, 07:00ak pasata, A-68ko 108. kilometroan.

0:29

Bi pertsona hil dira igande honetan Ribaforadan (Nafarroa) izandako trafiko-istripu batean. Gainera, hirugarren pertsona bat oso larri dago.

Foruzaingoak zabaldutako informazioaren arabera, A-68 errepideko 108. kilometroan dagoen zerbitzugunean aparkatutako kamioi baten eta bertako zuhaitz baten aurka talka egin du autoak. Ibilgailuaren gidaria eta bidaiarietako bat (49 urteko emakumezko bat) dira hildakoak, eta oso larri dagoena, berriz, kopilotua (29 urteko gizonezko bat).

Ezbeharra 07:00ak pasata jazo da. Anbulantziak, suhiltzaileak eta Foruzaingoko patruilak bertaratu dira, eta ikerketa abiatu dute istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Ribaforadako istripua. Argazkia: Foruzaingoa

Ribaforadako istripua. Argazkia: Foruzaingoa

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena