Gizartea -

Gipuzkoa

Donostiako Pasealeku Berria erabat itxita egongo da ekainera bitarte

Urgulleko mendi-magalaren egonkortze-lanengatik, itxita egongo da oinezkoentzat eta ibilgailuentzat, Udalak jakinarazi duenez.

Donostiako Pasealeku Berriaren irudia. Argazkia: Jose Manuel Gutierrez
Donostiako Pasealeku Berriaren irudia. Argazkia: Jose Manuel Gutierrez
Donostiako Pasealeku Berriaren irudia. Argazkia: Jose Manuel Gutierrez

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik, otsailaren 6tik, aurrera eta datorren ekainera bitartean, erabat itxita egongo da Donostiako Pasealeku Berria, Donostiako Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Hilabete horietan, egonkortze-lanak egingo dituzte Urgull mendiaren magalean.

Hortaz, Pasealeku Berria itxita egongo da oinezkoentzat eta ibilgailuentzat. Segurtasun arrazoiak tarteko, erabat ixtea erabaki dute; izan ere, azken hilabeteetan luizi txikiak izan eta gero, hormigoizko horma bat jarri behar izan dute babes neurri gisa. Mendi hegala egonkortzeko, batetik, kable bidezko ainguraketa iraunkorrez ainguratutako horma bat egingo dute, eta, bestetik, buloiak erabiliz ainguratutako sare indartu bat jarriko dute, Pasealeku Berrira zati txikiak eror ez daitezen.

Otsailaren 1ean sinatu zuten zuinketa agiria, 726.000 euroko aurrekontua jasotzen duena, eta astelehen honetan abiatuko dituzte lanak, Udaleko iturrien arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Donostiako Udala albisteak Donostia Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak