Gizartea -

Koronabirusa

Asteazkenetik aurrera maskara janztea ez da derrigorrezkoa izango garraio publikoan

Garraiobideetan ez ezik, optiketan, audiometria zentroetan eta ortopedietan ere derrigorrezko izateari utziko dio. Espainiako Osasun ministroaren arabera, pandemiaren "okerrena" igaro denean pauso bat da "normalizaziorako" bidean.

Irudia: EITB
Irudia: EITB
Irudia: EITB

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bihartik aurrera maskara janztea ez da derrigorrezkoa izango garraio publikoan, optika eta audiometria zentroetan eta ortopedietan. Neurria Ministroen Kontseiluak gaur onartu badu ere, bihar Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean sartuko da indarrean.

Ministroen Kontseiluaren osteko agerraldian Espainiako Osasun ministroak azaldu duenez, behin pandemiaren "okerrena" igaro denean pauso bat da "normalizaziorako" bidean. "Covid-19ari dagokionez, egonkortze fase batean gaude, eta beheranzko joera agerikoa da, pandemiako zenbakirik baxuenak ditugu", zehaztu du Carolina Dariasek.

Hala ere, musukoak derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun-zentroetan. Alerten Ponentzia osatzen duten adituen esanetan, oraindik goizegi da osasunarekin lotutako lekuetan kentzeko; beraz, anbulatorio eta erietxeetan, farmazietan, hortz-kliniketan eta zentro soziosanitarioetan musukoa erabiltzen jarraitu beharko dute bai langileek bai bisitariek.

Horrela, aho-estalkia beharrezkoa izango da osasun-zentroetan eta -zerbitzuetan, hala nola osasun-zentroetan eta ospitaleetan, adinekoen egoitzetan eta gainerako zentro soziosanitarioetan; kasu horretan, nahitaezkoak izango dira horietan lan egiten duten pertsonentzat, betiere egoiliarrekin harremanetan badaude, eta bisitarientzat, eremu partekatuetan badaude, baita farmazietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua argazkiak Metro Bilbao albisteak Gizartea Bizkaibus Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Lurraldebus albisteak Gasteizko tranbia Bilboko tranbia azken ordukoa Bilbobus azken ordukoa Renfe albisteak Garraio publikoa Koronabirusa Maskarak gaur