Gizartea -

ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN

Bizilagunek ez dute auzoan nahi errefuxiatu zentroa eta beste aukera batzuk nahiago dituzte, Itxasoren arabera

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Gasteizko Arana klinika zaharrean errefuxiatuentzako zentroaren proiektuari buruzko azalpenak eman zizkien bart auzotarrei. Egitasmoa defendatu du eta azpimarratu du eraikina askotan atera dela enkantera eta ez dela inoiz eskaintzarik izan.

Denis Itxaso Euskadi Irratian
Denis Itxaso Euskadi Irratian
Denis Itxaso Euskadi Irratian

play icon 26:19

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak Gasteizko Arana klinika zaharrean eraiki asmo duen errefuxiatuentzako zentroaren harira, Denis Itxasok proiektuari buruzko azalpenak emateko bilera egin du auzotarrekin. Horren arabera, laburbilduz, bi sentimendu nagusitu ziren atzo batzarrean: batetik, errefuxiatu zentro bat egitearekin ados daudenak, "baina ez nire auzoan"; bestetik, eraikina beste zeregin batzuetara bideratzea planteatzen dutenak (alzheimer gaixoentzako, adinekoentzako edo arreta soziosanitariorako, adibidez).

Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak egitasmoa defendatu du eta nabarmendu du eraikuntza askotan atera dela enkantera eta ez dela inoiz eskaintzarik izan. Gaineratu duenez, hamar urte baino gehiago daramatza klinika zaharrak hutsik eta denbora horretan tokiko erakundeek, Arabako Foru Aldundiak eta Osakidetzak ez dute proposamenik egin.

Denis Itxasok azpimarratu du ez dela izango migratzaileentzako gune soila, asilo eskaria egiten duten errefuxiatuentzako tokia baizik. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzari leporatu dio migranteak eta errefuxiatuak nahastea.

Halaber, tamainari dagokionez adierazi du Errusiaren Ukrainako inbasioak erakutsi duela azpiegiturak prest izan behar direla horrelako errefuxiatu oldeei aurre egin ahal izateko eta 300 pertsonarentzako tokia izateak ez duela esan nahi beti beteta egongo direla.

Bestalde, "Bai bakarrik da bai" legearen erreformaz azaldu du emakumeen onespena mantendu egingo dela. "Zentzuzkoa da legeari hainbat aldaketa egitea etorkizunean zigor murrizketak gertatu ez daitezen", gehitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa EAE albisteak Espainiako Gobernua argazkiak Gizartea Denis Itxaso Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Euskadi Irratia Errefuxiatuak azken ordukoa