Gizartea -
M15
300 euroko isuna 278 'sumindu'rentzat, desobedientziagatik
M15 mugimenduaren urteurrenean Soletik alde egiteari uko egin ziotelako jarri omen diete isuna.
Erredakzioa
Espainiako Gobernuaren Madrileko Ordezkaritzak 300 euroko isuna jarri die 278 'sumindu'ri agintarien kontrako desobedientziagatik, M15 mugimenduaren urteurrenean, maiatzaren 12tik 15era, Soletik alde egiteari uko egin ziotelako.
Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez, oraingoz 278 dira isuna jaso dutenak, baina gehiago ere izan daitezke.
Cristina Cifuentes Espainiako Gobernuaren Madrileko ordezkariak azaldu duenez, 560 pertsona identifikatu zituzten Solen guztira eta 314 zigor espediente ireki zituzten, baina 278k jaso dute oraingoz isuna.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea