Gizartea -
EZBEHARRA
Emakume bat hil da Busturian, sute baten ondorioz
23:00ak aldera piztu da bart sutea, San Cristobal auzoko etxebizitza batean. Bi pertsona zaurituta eraman dituzte Galdakaoko eta Gernikako ospitaleetara.
EIDER JAUREGI OIARTZABAL | EITB MEDIA
Emakume bat hil da bart Busturian, etxebizitza batean piztu den sutearen ondorioz eta beste bi lagun ospitalera eraman dituzte arnastutako kearen ondorioz.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 23:00ak aldera piztu zen atzo sutea San Cristobal auzoko etxebizitza batean, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik.
Sutea piztu zen unean lau pertsona zeuden etxean, bat hil egin da eta beste bi zaurituta eraman dituzte Galdakaoko eta Gernikako ospitaleetara. Bizkaiko suhiltzaileek azaldu dutenez, bihotz geldialdian erreskatatu dute hildakoa.
Ertzaintzak ikerketa ireki du gertatua argitzeko.