Gizartea -
Gertakaria
Interneten armak saltzen zituen talde bat desegin dute Gipuzkoan
Guardia Zibilak debekatuta dauden armen trafikoan ziharduen talde bat desegin du. Hiru pertsona atxilotu dituzte operazioan.
Erredakzioa
Guardia Zibilak Gipuzkoan, Lleidan eta Tarragonan Internet bidez armak saltzen zituen talde bat desegin du. Operazio honetan hiru pertsona atxilotu ditu eta hainbat arma atzeman ditu.
"Easo" operazioan, agenteek hainbat pistola, errebolber, fusil, errifle, kanoi, espoleta…atzeman dituzte.
Atxilotuei arma trafikoa, arma gordetegia eta legez kanpo armak izatea leporatu diete, bakoitzari bere inplikazio-mailaren arabera. Aurkitutako materialaren artean, honako hauek daude: 16 eta 32 kalibreetako eskopetak (debekatutako armak) hamalau pistola, hamar errebolber, hamar eskopeta, hiru errifle, bi fusil, espoletak, arma luzeak eta munizio ugari.