Gizartea -
Lapurretak
Ertzaintzak Ordizian izandako 17 lapurreta argitu ditu
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu eta hirugarren bat auzipetu du, lapurretekin lotuta daudelakoan; apiriletik aurrera, 17 lapurreta izan dira Gipuzkoako udalerri horretan.
Erredakzioa
Ordiziako zenbait denda eta establezimendutan egindako 17 lapurreta argitu ditu Ertzaintzak. Izan ere, bi pertsona atxilotu eta beste bat auzipetu dute, lapurretekin lotuta egotea egotzita.
Dirudienez, atxilotuetako batek 17 lapurretetan parte hartu zuen. Gainerako bi ustezko errudunak, aldiz, zenbait lapurretaren konplize izan ziren.
Ertzaintzak zaintza indartu zuen, Ordiziako zenbait gunetan lapurretek piztutako alarma soziala dela eta.
Herrizaingo Sailaren arabera, lapurretak taberna, denda, bulego zein haur-eskoletan izan ziren. Ustez, lapurrek kutxa-erregistratzaileak eta bulegoetako kajoietako dirua lapurtzen zuten, gauez.
Atxilotuak hamazazpi lapurreta delitu egotzita epaituko dituzte.