Gizartea -

Bahiketa

Frantzian topatu dute Gipuzkoako Aldundiaren zaintzapean zegoela Donostian bahitutako haurra

Ama biologikoa eta horren bikotekidea atxilotu dituzte. 3 urteko umea onik dago, Frantziako gizarte zerbitzuen esku.

Haurra urtarrilaren 29an bahitu zuten, Donostian. Artxiboko argazkia: EFE
Ume bat eskolara sartzen, heldu bat ondoan duela.
Aldundiak prest du familia bat Frantzian aurkitu duten bahitutako haurra hartzeko

0:51

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 egunen ostean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zaintzapean zegoela Donostian bahitutako 3 urteko haurra Frantziako Estatuan topatu dute, EITB Mediak baieztatu duenez. 

Maite Peña Gizarte Politiketako diputatuak esan du haurra "egoera onean" dagoela eta "babestuta" egon dela une oro. Gaineratu duenez, epaileak haurra Gipuzkoara itzuli behar dela erabakiko balu, Aldundiak jada badu harrera familia bat prest.

Bahitzailea, umearen ama biologikoa, eta horren bikotekidea atxilotu dituzte. Adingabea onik dago, eta Frantziako gizarte zerbitzuen zaintzapean geratu da. 

Haurra urtarrilaren 29an bahitu zuten, Gipuzkoako hiriburuan heldu baten ondoan paseatzen ari zela.

Ertzaintzak berehala abiatu zituen bilaketa lanak, eta handik gutxira eman zuen nazioarteko bilatze-agindua. Aldundiak, bere aldetik, salaketa jarri zuen epaitegietan, "bahiketaren berri izan bezain pronto".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Frantzia Bahiketak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak Gipuzkoako Foru Aldundia