Gizartea -

Droga-trafikoa

16 atxilotu Bizkaian eta Cantabrian, droga-trafikoa leporatuta

Guardia Zibilak bost kilo kokaina, bi kilo "speed", hamar kilo marihuana eta hiru kilo heroina, kristal, anfetamina eta haxix atzeman ditu.

16 atxilotu Bizkaian eta Cantabrian, droga-trafikoa leporatuta. Irudia: EITB
16 atxilotu Bizkaian eta Cantabrian, droga-trafikoa leporatuta
16 atxilotu Bizkaian eta Cantabrian, droga-trafikoa leporatuta. Irudia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 16 lagun atxilotu ditu Bizkaian eta Kantabrian droga-trafiko sare bateko kideak izatea leporatuta, Guardia Zibilak agiri batean jakitera eman duenez.

Guardia Zibilak bost kilo kokaina, bi kilo "speed", hamar kilo marihuana eta hiru kilo heroina, kristal, anfetamina eta haxix atzeman ditu "Kit" izeneko operazioaren baitan.

Era berean, muskulatura indartzeko legez kanpoko anabolizanteak, hormonak eta esteroideak ere atzeman dituzte.

Drogez gain, milioi bat eurotik gorako balioa duten ondasunak ere hartu dituzte, etxebizitzak, luxuzko autoak eta armak tarteko.

Errumaniatik Espainiara 159 kilo kokaina sartzen saiatu ziren errumaniar bat eta espainiar bat atxilotu ostean hasi zen drogaren kontrako operazioa.

Hortik aurrera, Guardia Zibilak, Errumaniako Poliziarekin lankidetzan, droga-trafiko sarea osatzen zuten beste kideak identifikatu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea