Gizartea -

Ceuta

Adingabe migratzaile bat larri ospitaleratu dute Ceutan, bala-zauri baten ondorioz

Oraindik argitzeke dago tiroa gazteari zuzenduta zegoen edo 'bala galdu' bat izan den.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bakarrik zegoen 17 urteko adingabe migratzaile bat Ceutako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, eta bertan ebakuntza egiten ari zaizkio, Principe auzunean tiro batek jo ostean.

Polizia-iturriek EFEri jakinarazi diotenez, gertakaria 18:30ak aldera jazo da, auzuneko bizilagunek herri horretako zokoaren inguruan egindako tiroketa baten berri eman dutenean.

Gutxienez tiro batek saihets batean jo du haurra, eta, ondorioz, Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan dute. Ebakuntza egingo diote bertan, eta ez da baztertzen penintsulara ebakuatu behar izatea.

Argitzeko dago, besteak beste, adingabeari zuzendutako tiroa ote zen (zegoen harrera zentroko programatutako irteera batean senideak bisitatzen ari zen) edo 'bala galdu' bat izan ote den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak migrazioa Delituak Espainia bideoak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Haurtzaroa albisteak