Gizartea -
EZBEHARRA
Lau pertsona zauritu dira Getze Ibargoitin, etxeko igogailua behera etorrita
51 urteko gizonezko bat eta 54, 47 eta 25 urteko hiru emakume dira zaurituak. 12:10 aldera gertatu da istripua eta larrialdi zerbitzuek, foruzaingoak zein suhiltzaieek eskuhartu dute.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Lau pertsona zauritu dira eguerdian, Getze Ibargoiti herrian, San Miguel kaleko etxebizitza bateko igogailua bigarren solairutik erorita.
SOS Nafarroa 112 larrialdi zerbitzuak 12:10ean jaso du gertatutakoaren berri, eta Cordovillako suhiltzaileak, oinarrizko bizi-euskarriko bi anbulantzia, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia bat eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira.
Foru Gobernuak jakitera eman duenez, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte istripua gertatu denean igogailuaren barruan zeuden lau pertsonak, 51 urteko gizon bat eta 54, 47 eta 25 urteko hiru emakume.
Ez da zaurituen egoeraren berri eman.
Foruzaingoak ikerketa ireki du istripua nola gertatu den argitzeko.