Gizartea -
GERTAKARIA
Aske utzi dute Basaurin aldamio batetik erorita hil zen gizonaren heriotzarekin lotuta atxilotutako langilea
Obratan dagoen eraikin bateko bizilagun bat, 63 urteko gizonezkoa, aldamiotik erorita hil zen. Antza, aurrez eztabaida bat izan zuen langileetako batekin.
EITB Media
Gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak atzo Basauriko eraikin batean izandako heriotzarekin lotuta. 63 urteko gizon bat hil zen, aldamio batetik erorita. Gaua polizia-etxean igaro ondoren, goizean aske utzi dute.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Jacinto Benavente kalean izan zen ezbeharra, 09:45 inguruan, obratan dagoen eraikin batean. Hildakoa eraikin horretako bizilaguna zen, eta, antza, aurretik ere aldamiora igotakoa zen. Langileetako batekin eztabaida izan ondoren erori omen zen, eta bertan hil zen.
Ertzaintzak ikerketa hasi du gertatutakoa argitzeko.