Gizartea -

Ausazko jokoak eta apustuak

Emakumeak kritikoagoak dira jokoarekin, baina gero eta gehiago jokatzen dute, gizonen mailara helduta

Jokoaren Euskal Behatokiaren "Emakumeari eta jokoari buruzko panoramika" txostenaren arabera, txanpon makinen % 60k emakumea sexualizatzen dute erabiltzen dituzten irudietan.

Grafikoa: EITB
Grafikoa: EITB
Grafikoa: EITB

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeak gizonak baino kritikoagoak dira ausazko jokoen eta kirol apustuen ohiturarekin, baina gero eta gehiago jokatzen dute, eta ia gizonen mailara heldu dira azken urteetan, Jokoaren Euskal Behatokiak kaleratu berri duen Emakumeari eta jokoari buruzko panoramika txostenaren arabera.

Iraide Fernandez Aragon EHUko Soziologian doktoreak aurkeztu du ikerketa, Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburua buru izan duten jardunaldietan.

Gero eta jende gehiagok jokatzen du. Jokatzen dutela onartzen duten pertsonen ehunekoa 10 puntu igo da azken hiru urteetan, % 76,3ra iritsi baita. Jokatzen duten emakumeen kopuruak gora egin ostean, emakumeen maila (% 75,3) gizonenaren ia parean dago (% 77,5).

Online jokoetan ere, % 3,3ko hazkundea izan da. Hala ere, modalitate horretan jokatzen duten emakumeen kopurua % 1,1era jaitsi da, eta gizonena, berriz, % 5,2ra igo da.

Emakumeen pertzepzioa gizonena baino kritikoagoa da. Izan ere, emakumeen % 49,3k jokoaren irudi "txarra edo oso txarra" dute. Hala ere, EAEko herritarren artean jokoaren balorazioak hobera egin du azken hiru urteetan.

Ikerketaren ondorioen arabera, txanpon makinek emakumearen irudi sexualizatua erabiltzen dute. Makina guztien % 57,5 dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Feminismoa