Lau ibilgailuk istripua izan dute eta bi lagun Donostia Ospitalera eraman dituzte arin zaurituta. Gutxienez, bost kilometroko auto ilarak sortu dira.
Lau ibilgailuk istripua izan dute gaur goizean AP-8an Orio parean, eta, ondorioz, autobidea itxi behar izan dute Bilborako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez.
Ezbeharra 07:30 aldera gertatu da.
Bi lagun arin zauritu dira, eta Donostia Ospitalera eraman behar izan dituzte.
08:00etan, hiru erreietako bat zabaldu dute, Bilbora bidean. Hala ere, gutxienez, bost kilometroko auto ilarak sortu dira.
Istripua izan duten ibilgailuak bidetik kendu ostean, zirkulazioa normaltasunera itzuli da 10:30erako.