Gizartea -
BILBO
Bi bizilagun larri zauritu dira Bilboko San Frantzisko auzoko etxebizitza eraikin batean izandako sutean
Gainera, sua itzaltzen aritu den suhiltzaileetako bat Gurutzetako ospitalera eraman dute, erredurak zituelako, eta bi ertzain sutea gertatu den lekuan bertan artatu dituzte, kea arnastu dutelako.
EITB MEDIA
Bilboko San Frantzisko kaleko 27. zenbakian bizi diren bi pertsona larri zauritu dira eraikin horretan goizean izandako sutean. Gainera, sua itzaltzen aritu den suhiltzaileetako bat Gurutzetako ospitalera eraman dute, erredurak zituelako, eta bi ertzain lekuan bertan artatu dituzte, kea arnastu dutelako.
08:25ean piztu da sua, eta 30 lagun etxetik atera behar izan dituzte, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Erredurekin zauritutako hiru lagunak Gurutzetako ospitalean daude, erredura handien unitatean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea