Gizartea -

Lapurdi

Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Donibane Lohizunen irakaslea hil zuen gazteari

Adin txikikoen zentro batean kartzelatu dute. Donibane Lohizuneko San Tomas Akinokoa lizeoko ikasleak eskolara itzuli dira gaur. Atzo ikastetxea itxita egon zen, langileei eta ikasleei laguntza psikologikoa eskaintzeko.

San Tomas Akinokoa ikastetxea
San Tomas Akinokoa ikastetxea
San Tomas Akinokoa ikastetxea

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donibane Lohizuneko (Lapurdi) San Tomas Akinokoa lizeoan, irakasle bat hiltzea egotzita inputatu du Fiskaltzak ikaslea, eta instrukzio epaileak behin-behineko espetxealdia ezarri dio. Adin txikikoen zentro batean kartzelatu dute.

San Tomas Akinokoa lizeoko ikasleak eskolara itzuli dira gaur. Atzo ikastetxea itxita egon zen, langileei eta ikasleei laguntza psikologikoa eskaintzeko.

Frantziako Estatuko hezkuntza zentro guztietan minutu bateko isilunea egin zuten atzo arratsaldean. 15:00etan, ikasle zein zentroetako langileak isilean bildu ziren hilketa arbuiatzeko.

Gertakariak 10:00ak baino lehentxeago gertatu ziren, asteazkenean. 16 urteko ikasle batek labanaz sastatu zuen Donibane Lohizuneko lizeo pribatu batean 50 urte inguruko bere gaztelerazko irakaslea hezkuntza katolikoko ikastetxe pribatu batean, San Tomas Akinokoa lizeoan. Eskola erdian, ikaslea (arazo psikiatrikoak omen ditu) altxatu egin zen, gelako atea giltzaz itxi zuen eta irakaslearengana joan zen, arbel ondora. Ikasleen testigantzen arabera, paper artean ezkutatuta zuen 10 zentimetro inguruko objektu zorrotz bat atera zuen orduan, eta sabelean sartu zion.

Donibane Lohizuneko lizeoko gertakariaren lekuko batek une hori nola bizi izan duen kontatu digu
Donibane Lohizuneko lizeoko gertakariaren lekuko batek une hori nola bizi izan duen kontatu digu
Donibane Lohizuneko lizeoko gertakariaren lekuko batek une hori nola bizi izan duen kontatu digu

0:48

Gainerako ikasleak gelatik ihes egiten saiatu ziren, egilea inguruan babesten zen bitartean. Beste irakasle batek arma odoleztatua emateko konbentzitu zuen. Jendarmeak iritsi aurretik, nerabeak irakasle horri azaldu zion ahotsak entzun zituelako egin ziola eraso.

Hiltzailea atxilotu, eta Jendarmeriaren egoitzara eraman zuten. BFMTV katearen arabera, gazteak nota onak zituen, ez zen bereziki problematikoa eta ez zuen aurrekaririk.

Emmanuel Macron, Frantziako Gobernuko presidentea, minduta agertu zen hilketagatik. Frantziako Gobernuko bozeramaileak, Olivier Veranek, mezu bat bidali zion "hezkuntza komunitate osoari". Era berean, Pape Ndiaye Hezkuntza ministroa gertakariak izan ziren lekura joan zen, eta kaltetutako guztiei elkartasuna adierazi zien.

Pap Ndiaye Hezkuntza ministroa: 'Ez dugu ondorio azkarrik atera behar. Zer gertatu den ikertzen ari dira'
Pap Ndiaye Hezkuntza ministroa: 'Ez dugu ondorio azkarrik atera behar. Zer gertatu den ikertzen ari dira'
Pap Ndiaye Hezkuntza ministroa: 'Ez dugu ondorio azkarrik atera behar. Zer gertatu den ikertzen ari dira'

0:59
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Frantzia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Erailketak Lapurdi Gazteak