Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gazte bat atxilotu dute Donostian, bikotekide ohiari eraso egiteagatik
Biktimak kolpeak zituen aurpegian eta gorputzan, baita antsietate zantzuak ere, eta Donostiako Ospitalera eraman zuten.
Erredakzioa
Ertzaintzak 27 urteko gaztea atxilotu du Donostian bikotekide ohiari eraso egitea egotzita. Biktimak zenbait kolpe eta antsietate zantzuak zituen, eta ospitalera eraman zuten, Herrizaingo Sailak aditzera emandakoaren arabera.
Gertaera ostiralean izan zen, 16:30ak aldera, Ertzaintzari Añorga auzoan balizko indarkeria kasu baten berri eman ziotenean.
Biktimak aurpegian eta gorputzan kolpeak zitueka ikusi zuten Añorgara joandako agenteek, baita antsietate zantzuak ere, eta Donostiako Ospitalera eraman zuten.
AtxilotutaErasoaren ustezko arduraduna, biktimaren bikotekide ohia, ordubete geroago aurkitu eta atxilotu zuten.