Gizartea -

gAIXOTASUNA

Valentzian gaixotutako gizonezkoak ez du Marburg gaitza

Ekuatore Gineatik iritsitako pertsona bat da gaixotu dena, eta bertan atzeman zen azken agerraldia otsailaren 13an. Laborategian egindako proban negatibo eman du Marburgean eta ebolan.

Ospitale bat artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Ospitale bat artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Ospitale bat artxiboko irudian. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Valentziako Osasun Kontseilaritzak protokolo berezia jarri du martxan Marburgo birusaren ustezko kasu baten aurrean, baina laginak aztertu ostean, baztertu egin dute gaitz hori izatea. Ebolaren antzeko gaixotasuna da, eta Ekuatore Ginean atzeman da azken agerraldia otsailaren 13an.

Generalitateak jakinarazi duenez, gaixoaren laginak Madrilgo Carlos III.a Osasun Institutuko erreferentziazko laborategira bidali dituzte kasua baieztatu edo ezeztatzeko, eta azkenean ezeztatu egin dute, baita ebola denik ere.

Gaixotasunak eragiten dituen sintomak dituen 34 urteko gizonezko bat izan da susmagarria, Ekuatore Ginean egon baitzen agerraldia izan zenean.

Marburg birusa: zelan transmititzen da eta zeintzuk dira sintomak?
Marburg birusa: zelan transmititzen da eta zeintzuk dira sintomak?
Marburg birusa: zelan transmititzen da eta zeintzuk dira sintomak?

00:57

Marburgo oso kutsakorra den gaixotasun hemorragikoa da, ebolaren familiakoa. Iraganean agerraldiak edo kasu bakanak atzeman izan dituzte Afrikako beste herrialde batzuetan: Ghanan, Conakri Ginean, Angolan, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Kenyan, Hegoafrikan eta Ugandan.

Ebola bezain hilkorra da Marburgo birusak eragiten duen gaixotasuna, eta Afrikan 3.500 pertsonatik gora hil ditu.

Ebolak bezala, birusak hemorragiak eragiten ditu bat batean, eta heriotza eragin dezake egun gutxian. Inkubazioa 2 eta 21 egun artekoa da eta heriotza-tasa % 88koa.

Fruta saguzarrak dira birusaren jatorrizko ostalariak, eta gizakiei transmitituz gero, odolaren, listuaren, botakaren edo pixaren bitartez kutsatu daiteke.

Oraindik ez dute aurkitu gaitza sendatzeko txertorik edo tratamendu berezirik. 1967an atzeman zuten Alemaniako Marburgo hirian, Ugandatik iritsitako tximino batzuen azterketan, eta laborategiko teknikariak kutsatu egin ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Valentziako Erkidegoa