Gizartea -

Nafarroa

Espetxera bidali dute, emakume bat labanaz erasotzea egotzita, Iruñean atxilotutako emakumezkoa

Bi emakumeen arteko borroka izan da San Jorge auzoko etxebizitza batean, eta horietako batek labana batekin eraso egin dio besteari, Udaltzaingoak jakitera eman duenez.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaltzaingoak emakume bat atxilotu du San Jorge auzoan kokatutako etxebizitza batean beste emakume bati labana batekin ustez eraso egiteagatik. Larunbat goiz honetan epailearen aurrera eraman dute atxilotua, eta epaileak espetxera bidali du.

Udaltzaingoak jakitera eman duenez, atxilotuak beste emakume bati eraso egin zion labana batekin, bien arteko borroka batean.

Udaltzaingoak ikerketa abiatu du errietaren jatorria ezagutzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak