Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Senarrak 64 urteko emaztea aiztokadaz hil du, Gijonen

Erasotzaileak 66 urte ditu eta bere burua zauritu du lepoan, toraxean eta hegalean. Ondorioz, atxilotu eta ospitalera eraman dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

64 urteko emakume gijondar bat larunbat goizean hil da El Llano auzoan senarrak emandako aiztokadaren ondorioz.

Senarrak 66 urte ditu eta bere burua zauritu du lepoan, toraxean eta hegalean. Ondorioz, atxilotu eta ospitalera eraman dute.

Espainiako Poliziak aditzera emandakoaren arabera, 10:20ean gizonezko baten deia jaso dute, gurasoen etxera sartzeko arazoak zeuzkala eta aitak Poliziari deitzeko esaten ari zitzaiola esanda.

Agenteak etxera sartu dira eta emakumearen hilotza aurkitu dute sukaldean, lurrean, odoleztatuta. Hilda zegoen eta zenbait zauri antzematen zitzaizkion, horietariko bat lepoan, sukaldeko aizto batez egindakoak.

Giza hilketaSenarrak bere burua zauritu du lepoan, toraxean eta hegalean emaztea hiltzeko erabilitako arma berberarekin. Poliziak giza hilketa leporatuta atxilotu du eta Cabueñeseko Ospitalera eraman dute zauriak sendatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea