Gizartea -
Autonomia kalean
24 urteko gazte bat atxilotu dute Bilbon bikotekide ohiari jotzeagatik
Biktimak berak jarri du salaketa ustezko erasotzaileak aurpegian kolpeak eman ostean. Ondoren, Basurtuko ospitalera eraman dute.
Erredakzioa
Ertzaintzak 24 urteko gazte bat atxilotu du Bilbon, bikotekide ohiari kolpeak emateagatik, Herrizaingo sailak adierazi duenez.
Erasoa 05:00ak aldera gertatu da, eta biktima bera joan da salaketa jartzera. Ondoren, Basurtuko ospitalera eraman dute aurpegiko zauriak artatzera.
Ustezko erasotzailea Autonomia kalean atxilotu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea