Gizartea -
Ez zen inor bizi
Baserri bat kiskali da Errezilen
Suhiltzaileak tokian bertan jarraitzen dute bertako tenperatura altuak direla eta.
Erredakzioa
Sute batek Errezileko (Gipuzkoa) baserri bat kiskali du goizaldean.
Herrizaingo Sailak adierazi duenez, sutea 04:00ak aldera piztu da. Baserrian ez zen inor bizi, baina ukuilu gisa erabiltzen zuten.
Azkoitiko eta Tolosako suhiltzaileek itzali dute sutea eta ikertzen ari dira nola piztu den. Oraindik, tokian bertan jarraitzen dute tenperatura altuak direla eta. Gainera, barnean, hondakin asko omen zegoen eta suhiltzaileak prebentzio lanetan ari dira.
Kalte materialak ugariak izan da, baina ez da inor zauritu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea