Gizartea -
Alacanten
Bikotekidea larri zauritu, eta bere buruaz beste egin du gizon batek
Emakumea larri dago eta ospitalera eraman dute. Zauriak ditu ipurmasailean eta sorbaldan.
Erredakzioa
60 urteko gizonezko bat hil da goizaldean bere buruaz beste egin ostean Alacanteko Guardamar del Segura herrian. Aurretik, bikotekideari eskopeta batekin tiro egin dio.
Gertaera 01:45ean gertatu da, Molivent kalean, ikerketako iturriek adierazi dutenez.
Dominikar Errepublikako 46 urteko emakumea larri dago eta Torreviejako ospitalera eraman dute. Zauriak ditu ipurmasailean eta sorbaldan.
Aurretik ez zegoen ustezko erasotzailearen aurkako salaketarik. Nazionalitate espainiarra zuen gizonezkok ez zuen urruntze agindurik ere, ikerketako iturriek berretsi dutenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea