Gizartea -

Euskal Autonomia Erkidegoa

3 urtetik beherako seme-alabak dituzten 15.000 familiak eskatu dute dagoeneko 200 euroko laguntza

Lurralde bakoitzeko datuak kontuan izanda, 2.512 eskaera jaso dituzte Araban, 5.330 Gipuzkoan eta 7.620 Bizkaian. Apiriletik aurrera hasiko dira laguntzak ematen, eta, aurreikusi dutenez, 65.000 lagunengana iritsiko dira.

Jaioberri baten oinak. Argazkia: Unicef
Jaioberri baten oinak. Argazkia: Unicef
Jaioberri baten oinak. Argazkia: Unicef

play icon 22:22

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

0 eta 3 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta, hilean 200 euroko diru laguntzak onartu zituen Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiken Sailak, eta hiru egunean, ostirala barne, 15.462 eskaera jaso dituzte. Sail horretako arduradun Nerea Melgosak eman ditu datuok Radio Euskadin gaur egin dioten elkarrizketan.

Lurralde bakoitzeko datuak kontuan izanda, 2.512 eskaera jaso dituzte Araban, 5.330 Gipuzkoan eta 7.620 Bizkaian. Apiriletik aurrera hasiko dira laguntzak ematen, eta, aurreikusi dutenez, 65.000 lagunengana iritsiko dira.

Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren familia guztiek eska ditzakete laguntzak, betiere, hiru urtez azpiko haurrak badituzte. Esan bezala, hilabetero 200 euro jasoko dituzte familia horiek, eta 100 euro hiru seme-alaba dituztenek (gazteenak zazpi urte bete arte).

Neurri horrekin 7.200 euro jasoko dituzte ume bakoitzeko 0-3 urte arteko umeak dituztenek, eta 4.800 euro gehiago, hiru seme-alaba dituztenek.

Zure interesekoa izan daiteke: Nola eskatu laguntzak?

Melgosa, Sanchezen proposamenaz

Pedro Sanchez Espainiako presidenteak atzo iragarri zuenez, erabakitze-organoetan emakumeen eta gizonezkoen Ordezkaritza Parekiderako Legearen tramitazioa onartuko du datorren asteartean Ministroen Kontseiluak. 

Iragarpen horri buruz, Melgosak esan du beti dela berri ona "berdintasunaren alde aurrerapausoak ematea".

Dena den, elkarrizketan ziurtatu du komunikabideen bidez jaso duela albistea, eta, horrenbestez, ez duela sakon aztertzeko adina ezagutzen.

Aitzitik, iaz Legebiltzarrak onartutako Berdintasun Legea ekarri du gogora, "Sanchezek proposatutako zenbait kontu jaso eta betetzen dituelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak