Gizartea -
Tafalla
8 urteko kartzela-zigorra ezarri diote emakume bat bortxatzeagatik
Erasotzaileak 15.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari, sortu dizkion min eta kalteengatik.
Erredakzioa
Nafarroako Lurralde Auzitegiak zortzi urteko kartzela-zigorra ezarri dio gizon bati, Tafallan emakume bati sexu erasoa egitea egotzita; orain dela lau urtetik ezagutzen zuten elkar.
Sententziak emakumearengandik 500 metro baino gutxiagora egotea debekatzen dio gizonari, eta baita berarekin harremanetan jartzea ere bai. Milton Eduardo S. P.-k 15.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari, sortu dizkion min eta kalteengatik.
2010eko urriaren 2an auzipetua eta biktima gizonaren etxean geratu ziren, Tafallan, eta bertan egon ziren 18:00etatik 00:00ak arte, hizketan eta garagardoak edaten, gero, emakumearen lagun batek lan egiten zuen Tafallako taberna batera joan ziren.
7:00etan, auzipetuaren etxera joan ziren hirurak (emakumea, auzipetua eta emakumearen laguna). Laguna joan egin zen eta emakumea gela baten geratu zen, “atea itxi” zuen, et kisketa jarri ere bai. Auzipetuak atea irekitzeko esan zion eta emakumeak ezetz esan zionean, kolpeka atea ireki zuen; orduan, bere gelara joateko esan zion emakumeari, eta horrek baietz esan zion, “arazo larriagorik gerta ez zedin eta ohe berean lo egiteak garrantzirik ez zuela pentsatuta”.
Baina, sententziaren arabera, auzipetuak indarkeria erabiliz biktima immobilizatu eta bortxatu egin zuen.
Emakumeak komunera joan behar zuela esan zion, eta etxetik irten eta taberna batean laguntza eskatzeko aprobetxatu zuen.