Gizartea -

Bilbo

Bilboko metroaren zerbitzua berrezarri dute, matxura baten ondorioz etena eta atzerapenak izan ondoren 

Matxura konpontzeko, zerbitzua guztiz eten dute Bolueta eta Indautxu artean, eta horrek atzerapenak eragin ditu.

Bilboko metroko geltoki bat, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Bilboko metroko geltoki bat, artxiboko irudian
Bilboko metroko geltoki bat, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

I.G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizean izandako etenaren ondoren, Metro Bilbaoren zerbitzua berrezarri da Bolueta eta Indautxu artean izandako matxura konpontzeko.

Matxura konpontzeko, zerbitzua guztiz eten behar izan dute Bolueta eta Indautxu artean tarte batean.

Arazo teknikoen ondorioz, atzerapenak izan dira: bi minutu eta erdikoak hiriburuko geltokietan, eta bost minutukoak Plentzia eta Kabiezes (Santurtzi) helmuga duten lineetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Metro Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Albisteak