Gizartea -
AEBetan
NBEk Euskadi saritu du herritarren partaidetzaren proiektu bategatik
Zerbitzu publikoei emandako sari bat jaso du herritarren partaidetza bultzatzeagatik etxebizitzen politika egituratzeko orduan, “Etxebizitzan, iritzi guztiek dute zeresana” proiektuaren bitartez.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritza saritu du astelehen honetan Nazio Batuen Erakundeak zerbitzu publikoaren zerbitzuagatik. Herritarren partaidetza bultzatu duelako etxebizitzen politika egituratzeko orduan “Etxebizitzan, iritzi guztiek dute zeresana” proiektuaren bitartez.
"Geure proiektua ez da zerbait estetikoa, herritarren proposamenak bidaltzeko izan da eta geure politika aberastu du”, adierazi du Iñaki Arriola Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuak.
Nazio Batuen Zerbitzu Publikoen Sariak Jaurlaritzaren ekimena omendu du, eta lehenengo saria izan da Europan eta Ipar Amerikan banatutako sarien artean, "erabaki politikoak bultzatuz mekanismo berritzaileen bitartez" kategorian.
"Pozik gaude sari honek Sailaren urte askotako lana omentzen duelako. Herritarren partaidetzaren aldeko ekimenen aldeko apustua egin genuen legegintaldiaren hasieratik, bereziki etxebizitzen politikan eta denbora asko eman dugu horretan", gaineratu du Arriolak.
Bilbo, genero indarkeriaren programagatik saritua
Bilboko Udala genero-indarkeriaren kontrako programagatik saritu dute, Berdintasun, Lankidetza eta Herritartasun atalean, Udaletik jakitera eman dutenez.
United Nations Public Service Award 2012an lortutako saria "zerbitzu publikoei emandako nazioarteko aitorpenik ospetsuena da”, Udalaren arabera.