Itxi

Gizartea

TRAFIKOA

AP-8a lau orduz itxi behar izan dute Eibarren, Bilborako noranzkoan, bi ibilgailuk istripua izan ondoren

EITB MEDIA

15:00ak aldera autobidea berriz zabaldu dute. Zirkulazioa N-634 errepidetik bideratu dute.

Kamioi batek eta auto batek istripua izan dute gaur goizean AP-8 autobidean, Eibar parean, eta errepidea itxi dute Bilborako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 15:00ak aldera autobidea berriz zabaldu dute.

Ezbeharraren eraginez, bi erreiak itxi dituzte, eta, ondorioz, hiru kilometroko auto ilarak sortu dira AP-8an, eta kilometro ingurukoak, AP-1ean. Dena dela, 12:45erako amaitu dira.

Autobidea zabaldu bitartean, trafikoa N-634 errepidetik bideratu dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena