Gizartea -

Osasuna

Koordainketa ekiditeko dekretua onartuko du gaur Eusko Jaurlaritzak

Uztailaren 1etik aurrera botikak koordaintzeko arau berria EAEn indarrean ez egotea eta legez kanpoko etorkinei osasun txartela ez kentzea lortu nahi dute horrekin.

Koordainketa ekiditeko dekretua onartuko du gaur Eusko Jaurlartizak. Argazkia: EITB
Koordainketa ekiditeko dekretua onartuko du gaur Eusko Jaurlartizak. Argazkia: EITB
Koordainketa ekiditeko dekretua onartuko du gaur Eusko Jaurlartizak. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dekretuaren zirriborroak justifikatu egiten du neurri hauek hartzea (Estatuko legediak ezartzen duenaren kontra), Autonomia Estatutuak Euskadiri ematen dizkion eskumenetan oinarrituta; izan ere, horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak du “barne” osasunaren alorreko legeak garatzeko ardura.

Bertan jasotzen denez, EAEko pentsiodunek ez dute botiken % 10 ordaindu beharko.

Lanean ari direnei dagokienez, euskal herritarrek botiken % 40 ordaintzen jarraituko dute, orain arte bezala. Espainiako gainontzeko autonomi erkidegoetako herritarrek, berriz, ehuneko hori urtean 18.000 euro baino gutxiago irabazten dutenek bakarrik ordainduko dute.

EAEko dekretuak (Espainiakoak bezala) jasotzen duenez, laguntzarik ez duten langabeentzako botikak doakoak izango dira, baina Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenek ere ez dituzte ordaindu beharko. Lan-istripuagatik tratamenduan daudenek, gaitz toxikoek kaltetutakoek eta hainbat ezinduk ere ez dituzte ordaindu beharko.

Bestalde, EAEko dekretuaren zirriborroak zehaztu egiten du EAEn erroldatuta gutxienez urtebete daramatenek bakarrik jasoko dutela osasun-txartela.

Patxi Lopez lehendakariaren esanetan, dekretu horrekin Jaurlaritzak bete egin du euskal herritarrek botikak ez koordaintzeko hartu zuen konpromisoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea