Gizartea -

Gertakari larria Toledon

Jaioberri bat eta haren aita hil dira eta ama zaurituta dago

Gainera, familia horren etxebizitzak su hartu du eta emakumea ospitalera eraman behar izan dute. Gizonezkoak aurrekari polizialak ditu.

Gertaera Torrijos (Toledo) herrian jazo da. Argazkia: EFE
Gertaera Torrijos (Toledo) herrian jazo da. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gertakari izugarria jazo da Toledoko etxebizitza batean: jaioberri bat hilda topatu dute, aitak balkoitik bota du bere burua eta ama ospitalera eraman dute, buruan kolpea hartuta. Gainera, etxeak su hartu du.

Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak jakitera eman duenez, hilda topatutako gizonezkoa joan den maiatzaren 15ean atxilotu zuen Guardia Zibilak, aitonarekin zegoen adingabe bat Toledoko parke batetik eramaten ahalegindu zela leporatuta.

Gertakaria gaur goizaldean jazo da. Bizilagunek ohartarazi dute Guardia Zibila, etxebizitza batean zaratak, kolpeak eta eztabaidak entzun dituztela eta.

Etxera heltzean, barruko patio batean aurkitu dute gizonezkoaren gorpua eta solairu batean sua piztu dela ohartu dira. Jarraian indarkeria arrastorik ez zuen haurtxoaren hilotza eta zauritutako emakumea topatu dituzte. Ama berehala eraman dute ospitalera eta suhiltzaileek sua itzali dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea