Gizartea -

Euskara

Nafarroako biztanleen laurdenak euskara hitz egin edo ulertzen du

Euskarabideak aurkeztu duen azken Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, nafarren %14,1ak euskaraz hitz egiten du eta beste %10,6ak ulertu eta pixka bat hitz egin dezake.

Ana Ollo VII. Inkesta Soziolinguistikoa aurkezten. Argazkia: Nafarroako Gobernua.
Ana Ollo VII. Inkesta Soziolinguistikoa aurkezten. Argazkia: Nafarroako Gobernua.
Ana Ollo VII. Inkesta Soziolinguistikoa aurkezten. Argazkia: Nafarroako Gobernua.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskarabideak 2021ean burutu zuten VII. Inkesta Soziologikoko Nafarroako datuak aurkeztu du gaur. Bertan azaldutako datuen arabera, 16 urtetik gorako Nafarroako biztanleen laurdenak euskara hitz egiten du edo ulertzen du; alegia, %14,1a euskal hiztuna da eta beste %10,6a gai da ulertzeko eta pixka bat hitz egiteko, nahiz eta ongi egin ez.

2016ko inkestarekin alderatuta, euskaldunen kopuruak gora egin du Nafarroan erakusten dute datu hauek; hain zuzen ere %1,2 igo da hiztunena eta %2,2 ulertzen dutenen kopurua.

Ana Ollo Gizarte Harremanetarako kontseilariak aipatu duenez, ikerketa honen helburua euskarak Nafarroan bizi duen egoera eta azken hamarkadan izan duen bilakaera jasotzea da. Hizkuntza-politika publikoaren eragin edo inpaktu soziala neurtzeko datuak jasotzeak duen garrantzia azpimarratu du.

Adinei erreparatzen badiegu, euskararen jabe direnen gehiengoa gaztea da. Gazteen %28a euskalduna da gaur egun (%25,8koa zen datua 2016ko inkestan) eta %12,2a euskaldun hartzailea da, alegia, ulertu edo pixka bat hitz egiten du.

Hizkuntza eremuak kontuan hartuta, ordea, datuak oso ezberdinak dira: eremu euskaldunean euskaldunak %62,3a dira, eremu mistoan %12,6a eta eremu ez euskaldunean %1,6.

VII. Inkesta Soziolinguistikoa (2021) Eusko Jaurlaritzak, Euskararen Erakunde Publikoak eta Nafarroako Gobernuak burutu duten eragiketa estatistikoa da, hiru erakunde publikoek euskara sustatzeko sinaturik duten Hiruko ituna protokoloan jasota dena. Nafarroan ez ezik, EAEn eta Ipar Euskal Herrian ere egin da eta Nafarroako datuak dira aurkeztu diren lehendabizikoak. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Nafarroa gaur Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua albisteak