Gizartea -

Bizkaia

Ortuellako garaje batean piztutako sute batek lau ibilgailu kaltetu ditu

Sugarrak 22:00ak aldera piztu dira Meatzari Etorbideko etxebizitza-eraikin bateko garajean. Ez dira kalte pertsonalik izan.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ortuellako garaje baten aparkatuta zeuden lau ibilgailu kaltetu dira bart piztutako sute baten ondorioz.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, sugarrak 22:00ak aldera piztu dira Meatzari Etorbideko etxebizitza-eraikin bateko garajean.

Suhiltzaileak bertaratu dira eta sugarrak amatatu dituzte. Lau auto kaltetu dira, baina ez dira kalte pertsonalik izan, eta ez dute eraikina hustu behar izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Ortuella Albisteak Suhiltzaileak