Gizartea -
Asteazkenean
Beroa dela eta, muturreko tenperatura maximoei dagokien abisu horia
Kostaldean, tenperatura maximoak 35 gradu ingurukoak izan daitezke eta barnealdean 37 gradura ere irits daitezke.
Erredakzioa
Asteazkenean bero handia egingo du lurralde osoan. Ia egun osoan zerua hodei gutxirekin egongo da. Arratsaldean eta gauean bero-hodeiak garatuko dira, eta azken orduetan trumoi-zaparradak bota ditzake, barnealdean batik bat, Euskalmeten arabera. Tenperatura maximoak nabarmen igoko dira: kostaldean 30 gradu ingurura, eta barnealdean 35 gradu ingurura.
Hori dela eta, muturreko tenperatura maximoei dagokien abisu horia ezarri dute zonalde guztietan.
Ostegunean eguraldiak ezegonkortzera egingo du. Goizean ostarteak nagusituko dira, eta bero egingo du barnealdean. Arratsaldean, ordea, bero-hodeiak garatuko dira, eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake, barnealdean bereziki. Tenperatura maximoak nahikoa jaitsiko dira kostaldean, 25 graduren bueltan geratuz, eta gainerakoan 30 gradu inguruan geratuko dira maximoak.