Gizartea -

BIZKAIA

Pertsona bat ebakuatu dute Areatzako etxebizitza batean piztutako sutean

Kea arnasteagatik gizon bat eraman dute Galdakaoko ospitalera. Gainera, beste lau pertsona aterarazi dituzte etxetik.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat eraman dute Galdakaoko ospitalera Areatzako etxebizitza batean piztutako sutean kea arnasteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Sutea 01:30ean hasi da, egurrezko egitura duen eraikin bateko beheko solairuan. Gainera, beste lau pertsonak etxetik kanpo igaro behar izan dute gaua.

Galdakaoko ospitalera eraman duten pertsona sutea piztu zen solairuan zegoen, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Suteak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea