Gizartea -
Bilbon
Gidabaimenik gabe abiadura handian gidatzeagatik atxilotu dute
Ertzainek autoa geratzeko eskatu zioten gidariari, eta lapurreta batekin lotutako bilatze agindu bat zuela egiaztatu zuten.
Erredakzioa
Ertzaintzak gazte bat atxilotu du Bilbon, gidabaimenik gabe abiadura handian gidatzea eta geldiarazi eta gero agenteei heriotza mehatxua egitea egotzita. Gainera, etxebizitza batean lapurreta egiteagatik bilatze agindua zuela egiaztatu zuten.
Herrizaingo Sailak adierazi duenez, 25 urteko gaztearen atxiloketa atzo eguerdian gauzatu zen, Bilboko San Frantzisko kalean.
Polizia patruila bat zainketa zerbitzuak egiten ari zen San Frantzisko kale inguruan, auto bat abiadura bizian zihoala eta maniobra arraroak egiten ari zela ikusi zutenean.
Ertzainek autoa geratzeko eskatu zioten gidariari, eta horrk heriotz mehatxuak egin zizkien. Agenteek gazteak gidabaimenik ez zuela ikusi zuten eta, gainera, lapurreta batekin lotutako bilatze agindu bat zuela.