Gizartea -
Auto istripu baten ostean
Oinak berrezarri dizkiote 10 urteko ume bati
Auto-istripu batean orkatiletatik behera bi oinak galdu zituen ume bati berriz ezarri dizkio Valentziako zirujau ospetsu batek. Sei hilabeteren ostean berriro ibiliko dela aurreikusi dute.
Erredakzioa
Pedro Cavadas Valentziako zirujauak oinak berrezarri dizkio auto-istripu baten ondorioz hankak galdu zituen 10 urteko ume bati. Umea hemendik sei hilabetera era naturalean ibiltzea aurreikusi dute.
Ekainaren 15ean, David aitona-amonekin Figueresera (Girona) hondartzaz eta beroaz gozatzera zihoala, Benicarlora (Castelló) iristean, ibilgailua errepidetik irten zen, eta, kolpearen ondorioz, bi oinak galdu zituen.
David Manisesko ospitalera eraman zuten, Cavadas medikuak (horrelako operazioetan aditua da) arta zezan. Ebakuntzak sei ordu eta erdi iraun zuen.
Oinak berrezartzeko ebakuntzaz gain, beste ebakuntza txiki batzuk egin beharko dizkiote aurrerago, istripuaren ondorioak leuntzeko. Halaber, errehabilitaziorako denboraldi bat ere beharko du.
David eta bere familia Maracenan (Granada) bizi dira, baina, oraingoz, Daviden familiak etxebizitza bat alokatu du eta ospitaletik gertu biziko da, haurra bere bizitza normalera itzuli arte.