Gizartea -
BIZKAIA
43 sexu langile identifikatu dituzte, Bilbo eta Getxoko hainbat etxe eta gaueko klubetan egindako miaketetan
Polizia Nazionalak operazioa egin du sexu esplotazioaren biktimak izan daitezkeenak hautemateko eta sexu langileei dituzten eskubideen berri emateko.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Polizia Nazionalak 43 sexu langile hauteman ditu, Bilbon eta Getxon bost etxebizitza eta gaueko hiru klub ikuskatu ondoren, Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez. Operatiboa hilaren hasieran egin zen, sexu esplotaziorako erabiltzen dituzten pertsonen salerosketa kasuak eta bortxazko prostituzioa hautemateko helburuarekin.
Bost etxetan 18 sexu langile aurkitu zituzten, eta gaueko hiru klubetan 12 zerbitzari eta beste 25 sexu langile identifikatu zituzten.
Polizia Nazionalak elkarrizketa erreserbatuak izan zituen emakume guztiekin, sexu esplotazioaren balizko biktimak antzemateko eta kasu horretan dituzten eskubideen berri emateko.