Itxi

Gizartea

ISTRIPUA

Emakume bat hil da Jaizkibelen, zalditik erorita

EITB MEDIA

12:00ak aldera jaso du abisua Ertzaintzak. Antza denez, zalditik erori eta buruan kolpea hartu du 41 urteko emakumeak. Ikerketa zabaldu dute nola gertatu den jakiteko.

  • Jaizkibelgo mendi pista batean izan da ezbeharra. Argazkia: EITB MEDIA

    Jaizkibelgo mendi pista batean izan da ezbeharra. Argazkia: EITB MEDIA

41 urteko emakume bat hil da Jaizkibelen, zalditik erorita, gaur eguerdian.

12:00ak aldera, abisua jaso dute Larrialdi Zerbitzuek emakume bat zalditik erori eta kolpe handia hartu duelako.

Jaizkibelgo mendi pista batean izan da ezbeharra, eta hasiera batean helikopteroz bertaratzen saiatu diren arren; azkenean, errepidez iritsi da laguntza ezbeharraren tokira baina ezin izan dute emakumearen bizitza salbatu.

Epaile bat ere bertaratu da, gorpuarekiko izapideak egiteko eta Ertzaintzak ikerketa ireki du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena