Gizartea -

Ariketa fisiskoa. aire librean

Ezagutu Euskadi GPS bidez

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzaren jarduera fisikoa sustatzeko Ibilbideak proiektuak urrats berria eman du. Hemendik aurrera, GPS gailuen doako mailegua eskainiko du KZguneetan.

Jaurlaritzak Ibilbideak-en GPS gailuen doako mailegu zerbitzua martxan jarri du. Argazkia: Irekia
Jaurlaritzak Ibilbideak-en GPS gailuen doako mailegu zerbitzua martxan jarri du. Argazkia: Irekia
Jaurlaritzak Ibilbideak-en GPS gailuen doako mailegu zerbitzua martxan jarri du. Argazkia: Irekia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Ibilbideak proiektuaren GPS gailuen doako mailegu zerbitzu berria martxan jarri du. Kirol Zuzendaritzak jarduera fisikoa areagotzeko eta hobetzeko bultzatzen du ekimen hau. Proiektua pertsonek eta entitateek osatzen dute eta gps eta smartphone bitartez eta Internet bidez, euren kirol esperientziak sortu, adierazi, baloratu, zabaldu eta disfrutatzeko aukera duten dituzte.

Ibilbideak proiektuaren xehetasunak martxoan aurkeztu zituzten eta urteab zehar martxan jarriko ziren zenbait ekimen iragarri ziren. Ibilbideak ekimenaren webgunea estreianatu ostean, GPS gailuen doako maileguaren berri eman dute. GPS gailuak hamar KZguneetan eskuratu ahalko dira (2 zentro bakoitzeko) eta TwoNav softwarearen egokitzapen bat dute, GPSa erabiltzen ez dakitenek, erabiltzeko aukera izan dezaten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Kirol eta Osasun Publikoko zuzendaritzaren Jarduera Fisikoaren Planaren (Aktibili) ) baitan dago.

Nola funtzionatzen du

Ibilbideak ekimenean ondoko jarduerak bildu dira: ala delta, ibilbideak, asfalto lasterketak, mendi lasterketak, errepideko txirrindularitza, mendi txirrindularitza, zikloturismoa, hipika, igeriketa, parapentea, patinajea, piraguismoa, lasterketa konbinatuak, arraunketa, gurpil aulkia eta bela; besteak beste. Hala ere, komunitateak eskatuta, beste jarduera batzuk ere sar daitezke. Horrela bada, iragazkien sistema baten bidez, oso era grafiko eta errazean zenbait eremu interesgarriko ibilbideak eta jardueren gertaerak aurki ditzakegu fitxa batean, baita beste pertsona batzuek ibilbide horri buruz egindako balorazioak, iradokizunak edo ekarpenak ere: tartea, malda, irudiak, bideoak, profila, trazadura handitu daitekeen mapan, etab.

Edukiak igo eta deskargatzeko erregistratu behar zara, baina edonork egin dezake kontsulta orokor bat. Parte hartzaile bakoitzak ibilbideak kargatu edo sor ditzake mapa batean eta horretarako lau urrats baino ez ditu eman beharko. Gero ibilbide horiek besteen eskura jarriko ditu. Informazioa ordenagailuan deskargatu edo gps edo smartphone batean ikus daiteke. Egutegian, gertaera guztien programazioa ikusiko dugu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea