Gizartea -

Trafikoa

Ilarak sortu dira N-1ean, Andoain parean eta Donostiako noranzkoan, sei autoren arteko istripu baten ondorioz

Zorionez, ez da inor zauritu. Ibilgailuak bide bazterrera erretiratu badituzte ere, bost kilometroko pilaketak sortu dira.

Donostiako noranzkoan daude ilarak. Argazkia: EITB Media
Donostiako noranzkoan daude ilarak.
Donostiako noranzkoan daude ilarak. Argazkia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei autok ezbeharra izan dute gaur N-1 errepidean, Andoain parean eta Donostiako noranzkoan, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. 

08:30ean izan da istripua, argitu gabeko arrazoiak tarteko. Ez da inor zauritu. Istripua izan duten ibilgailuak bidetik erretiratzeko garabiak behar izan dira eta, hala, errei bat itxi dute

Bost kilometroko ilarak sortu dira Donostiako noranzkoan. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Andoain Albisteak N-1