Gizartea -
Istripua
Motor-gidari bat hil da Funesen (Nafarroa)
Hasiera batean, larri zaurituta eraman dute Nafarroako Gobernuaren helikoptero batean ospitalera, eta bertan hil da ordu batzuk geroago.
Erredakzioa
31 urteko gizonezko bat hil da da gidatzen ari zen motorra bidetik atera eta kanal batera erori ondoren, Funesen (Nafarroa), Nafarroako Gobernuak komunikatu batean adierazi duenez.
Istripua 15:50ean gertatu da, motorzalea Funes inguruko errepide batean gidatzen aro zenean; atzo bertan beste motor istripu bat jazo zen leku berean.
SOS Nafarroak Peraltako suhiltzaileak bidali ditu istripuaren lekura, eta motorzalea erreskatatu dute; Peraltako Osasun Zentroko mediku taldea eta anbulantzia bat ere bertaratu dira.
Hala ere, motor-gidariaren zaurien larritasuna ikusirik, Nafarroako Gobernuaren helikoptero batean eraman dute ospitalera. Ordu batzuk geroago, ordea, motorzalea hil egin da ospitalean.
Foruzaingoak Tuterako Bideko Segurtasun patruila bat eta Argiketen taldea bidali ditu istripua gertatu den tokira, ezbeharraren nondik norakoak ikertzeko.