Gizartea -

Trafiko istripua

5 kilometrorainoko auto-ilarak N-1 errepidean, Lasarterako noranzkoan, Iruran kamioi batek zama galdu duelako

Ezbeharra 438. kilometroan gertatu de eta zama erorketak errepidea istea eragin du.

Agencias

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi batek zama galdu du N-1 errepidean, Lasarterako noranzkoan, gaur arratsaldeko bostak jo ondoren.

Ezbeharra 438. kilometroan gertatu da, Lasarte-Oriarako noranzkoan (Gipuzkoa), Irura parean.

Trafikoren arabera, errepidea itxi behar izan dute, errei bakarra utzi dute erabilgarri, eta 5 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.

Arratsaldeko 18:00etarako zama jaso da eta errei guztiak ireki dira, auto pilaketak gutxituz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Lasarte-Oria Albisteak