Gizartea -

Elkarrizketa ETB-n

Klase ertainak Justiziara jotzeko aukera gal dezake, Ibarraren ustez

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak azaldu duenez, helegite bat jartzeko "gutxienez 1.500-2.000 euro" ordaindu behar dira, murrizketekin doako Justizia kentzen ari direlako.

Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea. Argazkia: EITB
Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea.

Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak ohartarazi du orain arte doako justizia eraginkorra zegoela martxan eta klase ertainak eta baxuak horretara jotzeko aukera zutela, baina egun aukera hori "galtzeko arriskua" dagoela murrizketen ondorioz.

ETBn egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, epaileen egoera "ez da larria", baina "lanez gainezka" daude, iaz ebazpen "gehiegi" eman zituztelako.

Haren esanetan, duela gutxi arte Justiziara jotzeko aukera oso erraza zen. Orain, ordea, prozesuaren kostuak eta bigarren instantziako eta kasazioko kostuak ordaindu behar dira, eta helegitea aurkezteko "gutxienez 1.500-2.000 euro" ordaindu beharko dira.

Hori dela eta, eta "doako Justizian egindako murrizketengatik", 3.000 eurotik beherako delituak epaitegietara ez iristeko dagoen arriskuaz ohartarazi du.

Hala eta guztiz ere, EAEko egoera ez dela horren txarra eta baliabiderik ez dutenek doako Justiziara jotzeko aukera izango dutela espero du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea