Gizartea -
Eraso sexuala
Urtebeteko kartzela zigorra, adingabe bati sexu abusua egiteagatik
Anaia eta koinata kalean zeudela aprobetxatuz, auzipetuak ukitzeak egin zizkion adingabeari.
Erredakzioa
Tuterako 29 urteko gizon bati urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote 10 urteko ume baten aurka sexu abusua egitea leporatuta, bere anaiaren bikotearen ahizpari.
Nafarroako Lurralde Auzitegiaren Bigarren Sekzioak iragarritako epaiaren arabera, urte biz, gizona ezin izango da neskatoarengandik 100 metro baino gutxiagora gerturatu, horren etxebizitza barne, eta ezin izango da harekin harremanetan jarri “ezein bide erabilita”.
2010eko uztailaren 26an, auzipetua, Denis Eugenio R.L.S., eta bere anaia etxe batean elkarrekin bizi ziren eta bertara joan ziren bigarrenaren bikotea, 10 hilabeteko alaba eta 10 urteko ahizpa.
Bost egun geroago, 03:00ak eta 04:00ak artean, anaia eta koinata kalean zeudela aprobetxatuz, auzipetuak ukitzeak egin zizkion adingabeari. Hau ikaratu egin zen eta amari deitu zion telefonoz.
Auzipetuak modu “argi eta zehatzean” onartu zuen gertatutakoa, sententziaren arabera.