Gizartea -

Bizkaia

Bi atxilotu Bilbon, etxebizitza batean indarrez sartzen saiatzen ari zirela Ertzaintzak harrapatu ostean

Zabala Bilboko auzoan gertatu da. Haiekin zihoazen beste bi lagun ere identifikatu dituzte, ikertu gisa.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia-aurrekari ugari dituzten 27 eta 29 urteko bi gizonezko atxilotu ditu Ertzaintzak larunbat honetan Bilbon, Zabala auzoko etxebizitza batean indarrez sartzen saiatzea leporatuta. Haiekin zihoazen beste bi lagun ere identifikatu dituzte, ikertu gisa.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbat honetako 18:00ak aldera, jarrera susmagarria zuten pertsona batzuen berri jaso zuen Ertzaintzak, Bilboko Zabala auzoan, alegia.

Babes zibilerako patruila bat bertaratu zen, eta etxebizitzetako batean ateak mugitze zantzu argiak zituela ikusi zuen. Jarraian, bi gizonezko ikusi zituzten agenteek, zeramatzaten hainbat objektu auto baten azpira botatzen, handik alde egiteko asmoarekin.

Susmagarriak identifikatu zituzten eta objektu horiek etxebizitzan sartzen saiatzeko erabilitako tresnak zirela egaztatu zuten. Hortaz, indarrez egindako lapurreta egotzita, biak atxilotu zituzten.

Izapideak egiten ari ziren bitartean, inguruan zeuden beste bi lagun ikusi zituen Ertzaintzak eta horiek ere identifikatu zituzten, ikertu gisa, lapurretarekin lotura zutelakoan.

Bi atxilotuek polizia-aurrekari anitz dute, eta polizia-etxera eraman zituzten, zegozkien izapideak egiteko, eta epailearen aurrera eraman ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lapurretak