Gizartea -
Duela hiru astetik
Bilbo etxebizitzen inbentarioa egiten ari da okupazioak saihesteko
Oraingoz, hamar bat etxe identifikatu dituzte, baina Udaletik azaldu dutenez, “erreferentzia errolda” bat besterik ez da.
Erredakzioa
Bilboko Udala duela hiru astetik etxebizitza pribatuen eta hutsik daudenen inbentarioa egiten ari da, besteak beste, Errekalden eta Uribarrin izandako gertaerak ekiditeko asmoz, Ricardo Barkala Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen zinegotziak udalbatzarraren ostean azaldu duenez.
"Jabeei sarbidearekin kontuz ibiltzeko eta etxebizitza behar bezala mantentzeko abisatu nahi diegu", esan du. Halaber, inbentario hau behin amaituta, dagozkien akzioak jarriko direla esan dute, "jabeen eta etxebizitzaren" arabera.
Barkalaren hitzetan, jabea "bere propietatearen arduraduna da", baina "eraikuntza mantentzeari uzten badio eta horrek ingurukoen osasunean, edota segurtasunean eragina badu" Udalak esku hartuko du.
Oraingoz, hamar edo hamabi bat etxe identifikatu dituzte, baina Udaletik azaldu dutenez, "erreferentzia errolda" bat besterik ez da. Horregatik, "ikertzaileek gehiago aurkitu ahala, horiekin lan egingo da".
Barkalak eta Marta Ajuria Ekonomia eta Ogasun sailburuak adierazi dutenez, lau dira hutsik dauden etxebizitzak, eta Udalbatza "formula guztietara irekita" dagoela nabarmendu dute, besteak beste, salgai jartzera, alokairuan jartzera edota gizarte edo kultura gaietara zuzentzea.