Gizartea -
Lan istripua
Langile bat zauritu da Mendaron, baso-lanak egiten ari zela
Elgoibarko 34 urteko langileari makinak gainetik igaro dio, bertatik erori ondoren.
Erredakzioa
Mendarotik (Gipuzkoa) gertuko mendi batean baso-lanak egiten ari zen langile bat zauritu da ostegun honetan.
34 urteko Elgoibarko bizilagun bat da zauritua. Ustez, makinak gainetik igaro dio, langilea bertatik erori ondoren, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
16:15ean izan da ezbeharra, Mendaro eta Urkaregi mendatearen arteko mendi inguruetan. Zauritua Donostia Ospitalera igorri dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea