Gizartea -

Kontrola

Gizonezkoen sexu grina indartzeko 2.000 pilula atzeman dizkiote bidaiari bati Bilboko aireportuan

Osasun publikoaren aurkako delitua egotzi diote maletan pilulak zeramatzan bidaiariari (Brasildik zetorren), baina ez dute atxilo hartu.

Sexu grina indartzeko pilulak atzeman dituzte Bilboko aireportuan. Argazkia: Guardia Zibila
Sexu grina indartzeko pilulak atzeman dituzte Bilboko aireportuan
Sexu grina indartzeko pilulak atzeman dituzte Bilboko aireportuan. Argazkia: Guardia Zibila

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak gizonezkoen sexu grina indartzeko 2.000 pilula atzeman dizkio bidaiari bati Bilboko aireportuan.

Martxoaren hasieran egindako kontrol batean aurkitu zizkioten pilulak Brasildik iritsitako bidaiari horri. Deklaratu beharreko ezer ez zeramala esan zuen aduanan, baina fakturatutako maleta baten barruan 2.000 pilula atzeman zizkioten agenteek.

Botikak kendu, eta osasun publikoaren aurkako delitua egotzi zioten, atxilo hartu ez bazuten ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sendagaiak